miércoles, 24 de noviembre de 2010

AZAROAK 24_2

Bioteknologia unibertsitatea.

Hona hemen bioteknologia unibertsitate adibidea. Luciano Piak diseinatutako eraikin hau Turinen kokatzen da eta beste hainbat proposamenen artean hautatua izan zen lekuarekin lortutako harreman interesgarriagatik.


Lau patioren inguruan gertatzen den istorio bat kontatzen digu fakultate honek. Patio Bakoitzak, kanpotik datorkion giroaren eta bertako ezaugarrien araberako funtzioak izango ditu inguruan. Honela, ikasgelak batean, ikerkuntza laborategiak bestean, sarrera eta aisialdira zuzendua azkenik eraikin baka batean sentsazio ezberdinak sorrarazten dituzte.



Kontuan izan beharko dugu guk ere, inguruan eta kanpo elementuek sortzen dizkiguten sistema pasibo horiek geureganatu eta arkitektura tresna gisa erabil ditzagun



AZAROAK 24_5

Iraunkortasuna Solar Decathlon
Iraunkortasuna, bio-eraikuntza, eta hauekin batera energia berriztagarrien erabilera, CO2aren murrizketa, inguruan inguruko materialen sustapena etab. kezkatzen gaituzten gaiak dira.
Garaiak aldatuz doazen neurrian, ikasketa-sistemak aldatuz doazen neurrian, arkitektura eta eraikuntza aldatuz doazen neurrian unibertsitateak momentuoro trantsizioan egon behar duelaohartzen gara; etengabeko trantsizio hau beharrezkoa da aldaketa horietara egokitu ahal izateko, garai berrien beharretara ikasleak prestatu ahal izateko (ez da kauslitate hutsa eraikuntza alorrean gai honetan espezializatutako bi irakasle berri izatea).
Egokitze prozesu honetan unibertsitate guztiek lanean ari dira, beraz, baina ez da gaurko gauza. Urteak dihardute horretan. Horren adibide da Estatu Batuetan duela zortzi urtetatik martxan dagoen lehiaketa: Solar Decathlon. Eraikin iraunkorren inguruuko lehiaketa da hau, mundu osoko unibertsitateei zuzendua. Estatu Batuetan lau aldiz ospatu dute jadanik (2002, 2005, 2007 eta 2009an) eta iaz lehendabiziko aldiz Madrilen antolatu zuten.




Solar Decathloni idatzitako artikuluaren gainontzeko zatia ikusteko egin klik! argazkian


AZAROAK 24_4   Arkitektura mugikorraz


Mugikortasunaren inguruko analisia ikusteko argazkietako linka jarraitu. Egin argazki bakoitzean klik!


AZAROAK 22_3

Programa hipotesia
Programa hipotesia baten bidez ikus dezakegu eskolaren karakteristiken arabera espazio bakoitzaren erabilera  eta publikotasun graduak aldatzen direla.


Igerilekuetan gaindi from Maindi MB on Vimeo.



Igerileku bateko argi jokoak egunean zehar from Maindi MB on Vimeo.
AZAROAK 22_1

Programaren lehen irakurketa
Atzoko kurtsoan programaren helduleku berria aurkeztu aurretik proiektuaren nortasuna marrazten hasiak ginen eskema honen bidez. Puntu batzuek erreferentziaz sakondu ditugu, eta gerorako ideia gisa hor gelditzen dira.
Orain Muruetara itzultzea dugu helburu, guneari helduleku edo txispa harrapatzera, gero garatu ahal izateko.

lunes, 15 de noviembre de 2010

URDAIBLAI! Igerilekuak. azaroak 8

handiago ikusteko egin klik!





Mareen jokoak:

-itsasbehera

-itsasgora arrunta


- isasgora marea bizietan


igerilekuen barneko mareen jokoa

-itsasbehera


-isasgora arrunta




-ibilaldia igerilekuan barna

 


-argi jokoak igerileku barnean


martes, 26 de octubre de 2010

SINPLIFIKAZIO BEHARRA. URRIAK 25

Proiektua zehazten doan heinean, ohartzen gara ideiatxo pilaketa bat osatzen ari garela, hemen ikuspegi hau,hor paisaia gordetzen dugu,hemen itsabeheran ere ura izango da, hau ura igtzean berekin mugitu eta urazalean geratuko da,honako hau leize moduan zulatuko dugu,beste hori hondarraren gaineko plataforma gisa jarriko dugu.....Proiektua zehazten ari garen garaian ez dugu sakabanatzen eta indarra galtzen utzi behar, bi esaldi edo marrazki batez adierazitako esentzia atxiki behar dugu, haria galdu gabe.

Aldi berean , eskultura moduan errepresentatzen ditugun espazioak biziarekin irudikatzeko graia heldu da, gure proposamenak erabilera kontuan har dezan.
IDEIARI NEURRIA EMATEN. URRIAK 25

Printzipioei forma eta neurriak ematen saiatu gara aste honetan, pentsatutako ibilbideak guneko topografiari eta mareen gorabeherei egokitzen saiatuz. Horretarako, hiru marea ditugu erreferentzia puntutzat:


itsasbehera
 (0,00m) beti urperatua den eremua mugatzen duen muga
itsasgora arrunta
 (4,30m) hilabetero gutxienez urak estaliko lukeen maila (igerilekuen ura eraberritzeko)
itsasgora maximoa
 (5,00m) gehienez mareak hartuko lukeen maila (olatuak kontutan hartu gabe)


      - altueren erreferentzitzat ikusi marren taula-




ITSASGORABEHERAK




Hasierako eskemetan ageri diren ardatza eta elkartzen diuen bi ibilbideen formalizatzea (goitik behera iparretik, eta behetik gora hegoaldetik)



Proiektuaren muina osatzen duten Taberna, Jatetxe eta zirkulazio bertikalaren arteko artikulazioa zehazten aritu gara

 





ESKEMAZ ESKEMA URRIAK 9

Eskemaz eskema,funtzioak , ibilbideak, ikuspegiak eta sentsazioak organizatzen
IRISGARRITASUN PROPOSAMENA


Gure proiektura iristeko moduak kudeatzeko proposamen bat azaltzen du azpiko animazioño honek.
Puntu eta era bakarrean kontzentratzeko partez, "errelebu gune" ezberdinetara hedatu eta plan bakoitzari egokitzen zaizkion garraio motak ahalbidetzea du helburu

jueves, 14 de octubre de 2010

MAREAK AZTERTZEN. Urriak 11


Mareen azterketa zehazteko beharra dugu proiektuko igerilekuekin jokatu ahal izateko:


http://www.urdaibai.com/ orrialdean agertzen den informazioaren sintesia egin dugu datu garrantzitsuenak gordez:


Toki berean une ezberdinetan: aldaketa nabariak, esanguratsuak






IGERILEKUAK ETA MAREAK. Urriak 11

Marearekin igerilekuak nola bete aztertzen...


Usaiako ordena aldatzeko aukera:
ANALISITIK PROIEKTURA. Urriak 11

Klasekoen analisia ezberdinak ikusi eta, erabaki radikalak hartu behar ditugu :

 N egua / uda kontrastearekin nola jolastu (jende kopurua, aktibitate espezifikoak, paisaia)
Nola aurre egin udako jende masari?
  - irisbide ezberdinak
  - gure proiektuaren hedarea, desfokalizazioa


Garraiobideak (Nor ? Nora ? Nola ? Zertara ? Ze garaitan ?)

  -leku ezberdinetarik iristen den jendea erakarri eta gidatu
-         

Nola baliatu analisi ezberdinek aipaturiko gunearen ALDAKORTASUNA ?



INGURUNE ALDAKORRA    +
   
PROIEKTU FINKOA     =
Paisaiaren eta jendearen mugimenduen aldakortasuna balorean ezartzea
PROIEKTUA ERREPERIO GISA




PROGRAMA



                                                                                                  Maindi Murua /
 Maialen Velarde

miércoles, 13 de octubre de 2010



AZTERKETA: Altxaeren jokoak

Gure proiekturko abiapuntu izango den lan honetan Urdaibaiko altxaerak aztertzen aritu gara.
Izan ere, erliebe honetako berezitasunetako bat sortzen diren altxaera anitzak dira, uraruntz begira agertzen diren aurpegi anitzak. Altxaera hauen artean, berriz, lotura ezberdinak sortzen dira. Guk lotura bisualak landu ditugu, alde batetik besterako ikuspegiak.
HELBURUAK
Azterketa honekin lortu nahi duguna, alde batetik, ikuspegi hauek nola aldatzen diren ikustea da; eta bestetik, paisaian zer nabarmentzen den ikustea, zein den naturaren presentzia eta zein gizakiarena. Honek ondoren, gure proiektuekin lanean hastean, gure interbentzioak paisaian nola eragingo duen aurreikusteko balioko digu.
            SINTETIZAZIOA
Argazki panoramikoetan oinarritu gara, eta altxaera ezberdinek aurkezten dituzten faktore amankomun eta esanguratsuenak hartu eta geruza bilakatu ditugu (ura, hondarra…). Hau da, paisaiaren eskematizazio bat egin dugu paisaia ulertzeko, interpretatzeko eta altxaera ezberdinen arteko konparaketa bat egiteko. Sintetizazio honen bidez ikusi daiteke nola geruza gehienak maila batean kontzentratzen diren eta zentzu horizontala errespetatzen duten, askotan mendiaren eta itsasoaren arteko lotura bat eginez.
            FAKTORE ALDAKORRAK
Paisaiak beraien artean parekagarriak izan daitezen, karakteristika berekoak hartu ditugu, elementu beraren pertzepzioa arras ezberdina izan baitaiteke faktore jakin batzuen arabera; unea, (aroa, eguraldia, argitasuna...) ikuslearen kokapena...
Faktore horiek kontutan hartzekoak iduritzen zaizkigu paisaiak hain garrantzia haundia duen inguru honetan, marearen gorabeherek edo aurretik aurkeztutako edozein faktorek eragin haundia ukan baitezakete ikusten dugun horretan. Faktore guzi horietan bi sakondu nahi izan ditugu, kokapena, eta urak sortzen dituen jokoak.
            Kokapena
Ikuspegi bat ez da irudi iraunkor edo mugiezin bat. SAKONTASUNA eta BIZIA du. Puntu zehatz batean inguruko elementuen proiektzio bat denez, ikuspuntua aldatzea nahikoa da altxaera aldatzeko: goiko pdf-ean ikusgai dituzue hurbiltasun edo altuera ttiki batzuek ukan dezaketen eragina ikuspegian: lehen planoak hartzen duen garrantzia, proportzioen aldaketak edo aurreko eta atzeko planoen arteko artikulazio ezberdinak.
            Ikuspuntuaren altuera
Laidara egin genuen bisitan ikusi genuenez altuera aldaketa txiki bat nahikoa zen gure ikuspegia erabat aldatzeko.
Adibidez, Laidan hondarretan kokatzen ginenean Mundakarantz begira, duna bakarrik ikusten genuen eta honek Mundaka erabat desagertarazten zigun. Paseoaren mailara igotzen ginenean, berriz, Mundaka dunaren gainean agertzen zitzaigun eta benetan zirudien dunaren gaienan kokatuta zegoela. Azkenik, txiringitoaren gaineko terrazatik Mundaka bere osotasunean ikusi ahal genuen, eta Laida hondartza agertzen zitzaigun dunaren eta herriaren artean.
Honekin ikusten dugu metro gutxi batzuren mugimenduarekin gure ikuspegia zenbat aldatzen den, eta aurreko planoaren eta atzeko planoaren artean zein joko sortzen den.
            ura: islada

Egindako sintetizazioan ura faktore aldakor bat bezala aurkezten zaigu, argiztapenaren arabera aldatu egiten dena. Isladak ez du mugarik eskalari dagokionez, gizon bat, zerua edota herri bat ikusi dezakegu uretan, baina aipatu bezala, islada argiztapenaren menpe dago, horregatik, ez da berdina egunez edo gauez. Gauetan geruza batzuk beste batzuk baino nabariagoak dira, gizakiaren interbentzioa adibidez (uretan azaltzen diren argi artifizialak).
            HAUSNARKETA
Egin dugun azterketaren ondotik proiektuari begira, bi gauzetaz ohartzen gara:
Gure proiektutik kanpora begiratzerakoan, paisaiaren aldakortasuna, sakontasuna eta bizia kontutan hartu, eta beraiekin josta daiteke.
Altxaerak aztertzeko erabili dugun metodoa gure eskuhartzeak paisaietan ukanen duen eragina aztertzeko erabilgarria izango zaigu, paisaietako proportzio eta geruzen harteko erritmoak aldatzea edo errespetatzea hautu justifikatu eta kontziente bat izan dadin.


jueves, 30 de septiembre de 2010


FORMAK,FUNTZIOAK...SENTSAZIOAK

    
            Duela sei urte Berlingo Peter Eisenman-en holokaustoaren monumentuan barrena sartu nintzenean, orain ezagutzen dudan arkitekturaren noziorik gabe, sentimennekin soilik erreparatu nien aurrera nindoan heinean handitzen zihoazen eta ni txikiagotzen ninduten forma kubiko haiei. Hasera batean eserleku zirenak gero 4m-ra iristen baitziren.Arkitektoak berak ere sentsazio ezesoroa eta konfusioa sortzeko asmoarekin egin zuen 19.000m2 ko kuadrikula ortogonala.


     Begiak haseran aurrea begira nituen arren, gora pausatuta gelditu ziren azkenean, iluntasun hartatik alde egin nahian edo.


    Hau guztia, Lehengo klasean goi bista, magal ,eta orientazio beharra eta gainazalen hausnarketaren arira datorkit. Berlingo monumentu etorri zitzaidan burura, goiko bista honen barneko ikuspegia balitz bezala. Formen sinplifikazioa, hauen presentzia elkarren propoltzioen baitan, bertikaltasun eta horizontaltasunen kontrastea...etab. Askotan proiketu batean erabiltzailearekiko zein sentsazio sortu nahi ditugun pentsatzean sortzen diren galderak...Posible al litzateke formen bitartez, ezsenatokiaren bitartez,leku edo espazio hortako funtzioaren sentsazioa hareagotzea?Nola lortu hori?.....


miércoles, 29 de septiembre de 2010

KURTSOAREKIKO HELBURUAK.
  
   Kurtsoaren asmoei begira,arkitekturan zer dakigun pentsatzen hastean ohartzen gara atzera begira egiten dugula aurrerakako ibilbidea,dakigunaz baliatuz ematen dugula hurrengo pausoa, batzuetan sendo, besteetan ekilibristen sokan.


   Arkitektura gero eta objetibotasun eta argudio sendoagoekin ikustera iristea ez litzateke gutxi, proiektu baten aurrean nola lan egin ikasi eta nondik hasi,amaiera ona izan dezan edo izaten hasi dadin gutxienez eta aldi berean,elkarren lanak blogetan eskuragarri izateak begi berdinekin ezberdin ikusten ikasteko.


   Bestalde,norbere lanean, eroso sentitzen naizen edo interes gehiago dudan aspektuak ezagutzea gustatuko litzaidake pixkanaka, gustuko dudan arkitektura mota horrek nora eramango nauen jakiteko eta horrela hura osatzeko.




   Kurtsoaren amaieran konformatu beharko genuke, atzean utzitako bidean pauso bat gehiago dugula konturatuko bagina...