Azken entrega.ETXEBIZITZA PARTEKATUAK ALMIKEN
Arazoak ditugu pdfa zuzenean igotzeko eta link honen bitartez deskargatu daiteke oraingoz. konponbide bat aurkitu eta ondo igoko dugu al den azkarren.
http://www.megaupload.com/?d=AQ5UIELO
jueves, 2 de junio de 2011
martes, 19 de abril de 2011
viernes, 25 de marzo de 2011
BIZITOKI PARTEKATUAK
Almikeko landa-guneko baserri eta etxebizitetan, hamar bat pertsona soilik bizi da urte guztian, norbere bizitokietan sakabanaturik. Etxebizitza handi horiek bina pertsona aterpetzen dute gehienez. Baserriaren funtzioa berrikusi behar den bezala, bertan bizi direnen egoeraz ere hausnartu beharra dugu egun.
Adinekoen zaintzaren egoera: eredu berri baten beharra
(http://www.argia.com/argia-astekaria/2250/adinekoen-zaintza)
Ainhoa Arrillaga, Maria Rosario Arrizabalaga eta Maria Silvestre hizlarien lekukotasunek bat egiten dute garai bateko zaintza katea hautsi dela esateko. Emakumeak lan merkatuan sartzearen ondorioz, etxeko zaintza ezin da garai batean bezala segurtatu. “Gure gizartean, lan produktiboa da ardatza eta horren inguruan mugitzen da dena.“ Ondorioz, etxeko zaintzaileen lana oso gaizki ordaindutako lana da eta batere onarpenik gabea: familiako batek lana utzi behar duenean senitartekoa zaintzeko, adinekoarekin hogeita lau orduko harremanak tentsio eta frustrazio egoerak sortzen ditu maiz. Zaintzarako pertsona bat kontratatzeko berriz, arazo ekonomiko eta laguntza sistemaren desegokitasuna nabarmentzen dira artikuluan.
Beste alde batetik, zalantzan jarri behar genituzken pentsaera batzuek azpimarratzen dizkigute:
- Erauzi beharreko lehen ideia, adineko menpekoak etxean hobeto daudela pentsatzea da, eta gainera, etxetik ateratzen baditugu, ia-ia delitua egin dugula: hori umea haurtzaindegian uzten duen amaren harra bezala da; orain onartua dugu.
- Pentsatzen dugu dependetzia oso txikiak garenean edo oso zaharrak garenean bizi dugula, baina argi utzi behar da guztiok garela menpeko, era batera edo bestera ez gara pertsona autonomoak.
- Familiaren terminoa zabaldu egin behar dugu, familiak hemendik aurrera ez dira izango orain arte izan diren bezalakoak.
Hizlari hauen arabera, eraiki behar den orekarako ereduak arlo publikoa, etxekoa, eta sare sozialak integratu beharko ditu.
Gure iritziz, adinekoek ez dute gizartearentzako arazo izan behar, gizartearen parte baizik. Dirulaguntza gehiago lortu eta egoitzen kalitatea hobetzea baino gehiago, gaur egun gizartean adinekoek duten lekua berplanteatu behar dugu, kate berri bat martxan jartzeko.
Proposatzen dugun eredua: etxebizitza partekatuak
Bizitoki intergenerazionala: elkar laguntza eta zerbitzu profesionala eskainiko duen eredua, espazio konpartituetan zerbitzu eta aktibitateak bilduko dituena.
NAGUSILAN Adin nagusikoen giza boluntariotza
Mila bolondresetik gorako erakunde hau interesgarria iduritu zaigu adinekoek adinekoentzako martxan jarritako proiektu alternatibo gisa. Bermeon ekimen honetan lau pertsonak parte hartzen dute. Nahiz ez kopuru haundian garatua izan, gure proiektuaren ingurunean gai hau garrantzitsua dela erakusten digu horrek.
Nagusilan gobernuz kanpoko erakunde bat da, asistentzia edo zaintzan oinarritua. “Zahartze aktiboaren” ideia garatuz, bakarrik edo abandonatuak dauden adinekoak akonpañatu, animatu eta kontsolatu nahi dituzten bolondresek osatzen dute. Etxean dauden adinekoak bisitatzeaz gain, egoizetan aktibitateak antolatzen dituzte.
Gaur egungo eredua: zaharretxea, gogoeta eta kritika
Adinekoen egoitzetako zaintzak, bi mailako zatiketa eragiten du. Zaharretxetan sartzearekin bakarrik nolabait gizartetik banantzen ditugu gure senitartekoak. Horrez gain, zaharretxe askotan dependentzia maila ezberdinaren araberako banaketa egin ohi da.
Belaunaldi berekoen arteko elkar laguntzaren onuren lekukotza bat ematen digu aipatu berri dugun Nagusilan elkarteak. Horri belaunaldien arteko elkarbizitza eta harremanek dakarten aberastasuna erantsi nahi genioke gure proiektuan, etxebizitza intergenerazionalaren bitartez. (Garai batean baserrietan gertatu ohi zen bezala)
“Inon ez gaudela etxean baino hobeto”, gorago aipaturiko ideiaz gain, zaharretxeen hospitale izaerak eztu batere laguntzen. Honelako egoitzetara beharturik eraman behar izaten ditugu senitartekoak kasu askotan (etxetik leku arrotz batera).
Egoera desatsegin eta aldaketa bortitz hori ekiditeko gure proiektuan saihestu beharko dugu bakoitza bere bizitoki berrian arrotz sentitzea, eta hor bizitzea hautua izan beharrean inposatua izatea. Gisa berean, babes eta segurtasun sentimenduak garrantzitsuak izan arren, bakarrik moldatzeko askatasuna dutela transmititu beharko zaie, eta nahi duten heinean besteekin harremanetan egoteko aukera.
Adinekoen belaunaldi berri baten aurrean aurkitzen gara, eta hari zuzendu nahi gatzaizkio. Nahiz gaur egun laurogei urtetik gora duen jendeak etxean zahartzeari garrantzia haundia eman, hurrengo belaunaldietan, garai bateko eskema berriz ezin dela errepikatu ikusiz, arazo hori modu ezberdinean ikusten dutenak ere badaude. Adibidez, gaur arte familiak betetzen zuen papera komunitate ezberdin baten arteko elkarbizitzaren bidez lortzeko prest daudenak.
Sharing tower. Vicente Guallart. Soziopolis, Valencia (proiektua)
Etxebizitza tipologia ezberdinak eta espazio pribatu eta konpartituak harremanetan jartzen dituen proiektua da.
lunes, 21 de marzo de 2011
3.ENTREGA-EREÑOKO HARROBIA
3.ENTREGA-EREÑOKO HARROBIA
Lehenengo egituratze eskema.programaren hurbilketa.lekuaren ezagutza
215 BIDEA
Behin programa egituratuta eta proiektuan bete nahi diren baldintzak aztertuko erliebea aztertuz maila berdin batean lotzen ziren guneak eta honek sortzen zituen ibilbideak aztertuta 215 kota atsematen dugu. Harrobi osoan eremu ezberdinak lotzen dituen ibilbide bat, plataforma zentrala eta mendi ibilbidea lotzen dituena
Proiektua, oinarrian, kota honen garapenaren emaitza izango da, norberaren esku utziaz harrobian ezartzen diren elementuen erabilera

miércoles, 9 de febrero de 2011
miércoles, 8 de diciembre de 2010
miércoles, 24 de noviembre de 2010
AZAROAK 24_2
Bioteknologia unibertsitatea.
Hona hemen bioteknologia unibertsitate adibidea. Luciano Piak diseinatutako eraikin hau Turinen kokatzen da eta beste hainbat proposamenen artean hautatua izan zen lekuarekin lortutako harreman interesgarriagatik.

Lau patioren inguruan gertatzen den istorio bat kontatzen digu fakultate honek. Patio Bakoitzak, kanpotik datorkion giroaren eta bertako ezaugarrien araberako funtzioak izango ditu inguruan. Honela, ikasgelak batean, ikerkuntza laborategiak bestean, sarrera eta aisialdira zuzendua azkenik eraikin baka batean sentsazio ezberdinak sorrarazten dituzte.
Kontuan izan beharko dugu guk ere, inguruan eta kanpo elementuek sortzen dizkiguten sistema pasibo horiek geureganatu eta arkitektura tresna gisa erabil ditzagun
AZAROAK 24_5
Iraunkortasuna Solar Decathlon
Iraunkortasuna, bio-eraikuntza, eta hauekin batera energia berriztagarrien erabilera, CO2aren murrizketa, inguruan inguruko materialen sustapena etab. kezkatzen gaituzten gaiak dira.
Garaiak aldatuz doazen neurrian, ikasketa-sistemak aldatuz doazen neurrian, arkitektura eta eraikuntza aldatuz doazen neurrian unibertsitateak momentuoro trantsizioan egon behar duelaohartzen gara; etengabeko trantsizio hau beharrezkoa da aldaketa horietara egokitu ahal izateko, garai berrien beharretara ikasleak prestatu ahal izateko (ez da kauslitate hutsa eraikuntza alorrean gai honetan espezializatutako bi irakasle berri izatea).
Egokitze prozesu honetan unibertsitate guztiek lanean ari dira, beraz, baina ez da gaurko gauza. Urteak dihardute horretan. Horren adibide da Estatu Batuetan duela zortzi urtetatik martxan dagoen lehiaketa: Solar Decathlon. Eraikin iraunkorren inguruuko lehiaketa da hau, mundu osoko unibertsitateei zuzendua. Estatu Batuetan lau aldiz ospatu dute jadanik (2002, 2005, 2007 eta 2009an) eta iaz lehendabiziko aldiz Madrilen antolatu zuten.
Solar Decathloni idatzitako artikuluaren gainontzeko zatia ikusteko egin klik! argazkian
AZAROAK 22_1
Programaren lehen irakurketa
Atzoko kurtsoan programaren helduleku berria aurkeztu aurretik proiektuaren nortasuna marrazten hasiak ginen eskema honen bidez. Puntu batzuek erreferentziaz sakondu ditugu, eta gerorako ideia gisa hor gelditzen dira.
Orain Muruetara itzultzea dugu helburu, guneari helduleku edo txispa harrapatzera, gero garatu ahal izateko.
lunes, 15 de noviembre de 2010
martes, 26 de octubre de 2010
SINPLIFIKAZIO BEHARRA. URRIAK 25
Proiektua zehazten doan heinean, ohartzen gara ideiatxo pilaketa bat osatzen ari garela, hemen ikuspegi hau,hor paisaia gordetzen dugu,hemen itsabeheran ere ura izango da, hau ura igtzean berekin mugitu eta urazalean geratuko da,honako hau leize moduan zulatuko dugu,beste hori hondarraren gaineko plataforma gisa jarriko dugu.....Proiektua zehazten ari garen garaian ez dugu sakabanatzen eta indarra galtzen utzi behar, bi esaldi edo marrazki batez adierazitako esentzia atxiki behar dugu, haria galdu gabe.
Aldi berean , eskultura moduan errepresentatzen ditugun espazioak biziarekin irudikatzeko graia heldu da, gure proposamenak erabilera kontuan har dezan.

IDEIARI NEURRIA EMATEN. URRIAK 25
Printzipioei forma eta neurriak ematen saiatu gara aste honetan, pentsatutako ibilbideak guneko topografiari eta mareen gorabeherei egokitzen saiatuz. Horretarako, hiru marea ditugu erreferentzia puntutzat:
itsasbehera
(0,00m) beti urperatua den eremua mugatzen duen muga
itsasgora arrunta
(4,30m) hilabetero gutxienez urak estaliko lukeen maila (igerilekuen ura eraberritzeko)
itsasgora maximoa
(5,00m) gehienez mareak hartuko lukeen maila (olatuak kontutan hartu gabe)
- altueren erreferentzitzat ikusi marren taula-
ITSASGORABEHERAK
Hasierako eskemetan ageri diren ardatza eta elkartzen diuen bi ibilbideen formalizatzea (goitik behera iparretik, eta behetik gora hegoaldetik)

Proiektuaren muina osatzen duten Taberna, Jatetxe eta zirkulazio bertikalaren arteko artikulazioa zehazten aritu gara
jueves, 14 de octubre de 2010
MAREAK AZTERTZEN. Urriak 11
Mareen azterketa zehazteko beharra dugu proiektuko igerilekuekin jokatu ahal izateko:
http://www.urdaibai.com/ orrialdean agertzen den informazioaren sintesia egin dugu datu garrantzitsuenak gordez:
Toki berean une ezberdinetan: aldaketa nabariak, esanguratsuak

Suscribirse a:
Entradas (Atom)